XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia esan, jangai horrek ez zuen merezi, ematen zuen hainbat neke ta denbora; baina halako atsegin berezi bat ere berak ematen zuen-ta....

Pekari edo basazerriak ere bizi ziren oihanean; baina noizean behin bakarrik jaten zituzten.

Azkarregia zen Onka nolanahi pekaritalde bati erasotzeko.

Taldetik atzera gelditua zenen bat zelatatzen zuen beti.

Holakotan ere, baten bat horrela somatzen bazuen ere nahiago izaten zuen aurrez aurre ez eraso.

Hona zer egin ohi zuen holakotan: zuhaitz batera igo eta zeharka zegoen adarren batean jartzen zen zai.

Pekaria igarotzen zenean, bere boa gorrotagarriarekin egin zuena bera egiten zuen: bere izkutalekutik zerriaren bizkarrera salto egin.

Kontuz ibiltzen zen arbolaren bat beti eskura eukitzen, hala behar ezkero bertatik gora aisa igo ahal izateko.

Aspaldi batean, gaztetxoa zela, pekari baten gainera egin zuen salto.

Han egoaldean zen hori.

Burrukan zebiltzela, pekariak ematen zituen kurriska-hotsak entzun eta zerritalde osoa etorri zitzaion gainera, Onka konturatzerako.

Bere anken arintasun guztia behar izan zuen handik ihes eginaz bizirik aterako bazen.

Hala ere han zituen atzeko ezkerreko ankan pekari haundi batek egin zizkion hozkaden arrastoak.

Beraz orain arbolaren bat bilatzen zuen beti bere inguruan, baldin orduan bezalakorik berriz gerta balekio, aisa ihes egiteko era euki zezan.

Hurbil zen jaguar emearentzat umeak egiteko garaia; horregatik orain ez zen bere gordelekutik urrutira joaten.

Gau batez tapir bat idoro zuen Onkak, eraso zion, hil zuen eta etxera ekarri zuen arrastaka.

Oso indartsu dira jaguarrak.

Gogoan zeukan Onkak, nola jaguar batek zaldi bat hil zuen eta hainbat metrotan ibaiaren ertzeraino ekarri ondoren, igarian beste ertzeraino eraman zuen.

Beste jaguar-ipui bat ere ba zekien Onkak txikitan entzundakoa: ikaragarri indartsua zen jaguar batena zen.

Hil omen zuen zaldi bat, eta kilometro bat baino gehiagotan ekarri omen zuen arrastaka ibai haundi baten ertzeraino, ura zegoen tokian bere jatenaz gozatu ahal izateko.

Zorionez tapir hau ez zen biziro haundia ere eta neke haundirik gabeko lana izan zuen hura arrastaka ekarri ta gordelekuan sartzea.

Esmeral-boa arbolazaleak elkar-bizitza egiten du jaguar, tximino, ta txoriekin.

Hilberri duten boa hertsitzailea desegiten bi jaguar.

Ondo janda geratu zen emea ere, jan ondoren elkar bihiztu zuten bi katuek.

Egunsentia heldu zenean lotan jarri ziren biak, loa galerazi zezaiekean ezerren estuasunik gabe: ez tximino, txori ta bestelako gau-animaliak ateratzen zituzten basoko zarata arruntek kentzen zien haiei begitik lorik; ez han goian gabarra bati ur-aga bultzaka zijoan langilearen kantuak.

Egun hortako inularrean bi ume egin zituen emeak eta aita egin zen Onka.